Euskera    /    Castellano

ASOCIACION FOTOGRAFICA IRUNESA (AFI)

IRUNGO ARGAZKI ELKARTEA (IAE)

 

 IAE Irungo Argazki Elkartea /AFI Asociación Fotográfica Irunesa kultur entitate bat da eta bere xede nagusia argazkigintzaren garapena bultzatzea eta Irungo zein inguruko zaleak biltzea da. Gaur egun gure elkartearen egoitza Irungo Izaga kaleko 7. zenbakiko beheko aldean dago kokatua.

Pozik gaude 2011ko azaroan, CEF Confederación Española de Fotografía / Espainiako Argazkigintza Konfederazioaren Argazkigintzako Sari Nazionala, Elkarteen atalean, lortu dugulako. Era berean, gure erakusleihoetan erakusten dugu duela urte batzuk tokiko telebistak Bidasoa-Txingudi eskualdeko Kultur Entitate Onenaren kategorian eman zigun trofeoa. Aukeraketa  herritarren bozketaren bidez egin zen.

Gure jatorrietara jotzen badugu, gogoratu behar dugu IAE/AFI hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran sortu zela. Orduan zale irundarrez osatutako talde txiki batek elkarte bat sortzeko ideia bikaina izan zuen, eskualdeko argazkizaleak biltzeko. Talde hura pixkanaka haziz eta adin zein gizarte maila askotako jendea bilduz joan zen gaur egun eratzen dugun elkartea sortu arte.

Gure lehenengo egoitza antzinako Junkaleko Eskoletan egon zen, gaur egungo Oiasso Museoan. Ikasgeletako bat bilerak egiteko erabiltzen genuen eta irakasleen etxebizitzetako bat laborategi eta estudio gisa erabiltzen genuen. Han elkarteen arteko lehiaketak eta ikastaroak  antolatzen hasi ginen eta zinemaren munduan sarrera txiki bat egin genuen,  “Ikusi–Makusi” Film laburren jaialdia bultzatuz. Handik gutxira, Foruen kaleko 2. zenbakiko sotora lekualdatu ginen eta 2011ko otsailetik, egungo egoitzan gaude; aurreko bi egoitzekin gertatu bezala, Irungo Udalak laga digu oraingo egoitza.

Gure jarduerei dagokionez, Irun Hiria Lehiaketa gure bandera-ontzia dela esan daiteke. Lehiaketa hori  Irungo Udalak babesten du, eta genero horretan prestigio handienekoen artean kokatzen da. Alberdi artisau irundarrak diseinatu zuen  “makila” irrikagarria da Ohorezko Sariaren trofeoa, “Peio Urtxegi” izenekoa, izen hori dauka maite dugun eta gogoan daukagun gure bazkidearen oroimenean. Gainera, selekzionatutako argazkiekin erakusketa bat egiten dugu Amaia Kultur Zentroan eta laburpen gisa, saritutako argazkiak eta Lehiaketaren datu guztiak jasotzen dituen katalogo bat argitaratzen dugu.

Irungo San Martzial Jaietako programako Herri Lehiaketa ere antolatzen dugu, baita Baztan-Bidasoa Argazki Rallya ere. Azken hau Bidasoako Izokinaren Elkartearekin batera antolatzen duguna, Argazkiaren gozamena plazer gastronomikoekin nahasten den jai giroko egun sortuz. Era berean, gure inguruko erakundeekin eta hainbat entitarekin lankidetzan lan egiten dugu, lehiaketak eta argazkigintzarekin lotuta dauden beste jarduera batzuk abian jartzeko aholkua emateko. Gainera, harreman estuak dauzkagu gure inguruko argazki elkarteekin eta Euskal Herriko Argazki Elkarteen Federazioko kideak gara.

Argazki Digitalari buruzko Oinarrizko Ikastaroa da gure ekimenetako bat da. Berrogei bat ordukoa da eta urtero 40 parte-hartzaileei eskaintzen diegu. Hori da gehien maite dugun jardueretako bat; zeren gaian ezagutzak emateaz gain, ikastaro egileei Argazkigintzarekin dugun zaletasuna transmititu ahal diegu. Urtero, ikasle horietako batzuk sartzen dira gure Elkartean; hori dela eta, IAE/AFIn ikastaroa bazkide berrien “harrobitzat” hartzen dugu.

Era berean, argazki erakusketak antolatzen ditugu aldiro gure lokalean eta eskualdeko aretoetan. Erakusketak gure bazkideen argazkiei buruzkoak zein beste egileen argazkiei buruzkoak dira. Haien artean azpimarratzekoa da Amaia Kultur Zentroan aurkezten dugun erakusketa, Irungo Udalaren laguntzarekin. Ospe handiko argazkilari bati buruzkoa da, eta inaugurazioan haren presentzia fisikoaz baliatuz, solasaldi bat edo argazki tailer bat ematera gonbidatzen dugu. Bestalde, hainbat erakusketa egiten ditugu urtean zehar Euskadiko Kutxako Aretoan.

Momentu honetan IAE/AFI, 150 bat bazkide ditu, eta barruko jarduerari buruz, azpimarratu behar da astelehenetan egiten ditugula elkartearen bilerak. Astegun horretan, 19:30etik 21.30 bitarte gure lokalean biltzen gara argazki-solasaldiak, proiekzioak, argazki-iruzkinak, tailerrak, hitzaldiak,… edo sortzen dena, hala nola gure giro oneko ospakizunak (Santo Tomas, Eguberriak, San Martzial eta abar).

Baina asteko gainerako egunetan ere etortzen dira bazkideak gure egoitzara, beren esku jarri diren prestazioak erabiltzera; haien artean, tresna informatikoak, liburutegia edo estudioa daude eta hainbat jarduera aurrera eramatera, hala nola, tailer digitalak, hainbat bilera eta ez ohiko izaerako beste ekimen batzuk ere bai.

Bestalde, taldekako argazki irteerak dira IAE/AFIn maiztasunez egiten diren jardueretako batzuk. Bazkideen artean egiten diren “ttoparez” gain (gauean, goizean eta abar) gutxienez, urtean behin asteburuko txango bat egiten dugu beste toki batzuk ezagutzeko eta taldeko argazkiak egiteko.

IAE/AFIren bizitza sozialari buruzko guztia hedatzeko, hiruhileko buletina daukagu. Paperezko formatuan zein gure webaren bitartez argitaratzen dugu.www.afi-iae.com. Orrialde honek barruko zein kanpoko askotariko informazioa biltzen du elkartearen zein argazkigintzaren ikuspegitik interesgarria, gure bazkideei zein jarduera hau ezagutu nahi duen edozeini zuzendua.

Ezin ditugu lerro hauek amaitu gure bazkideak egiten ari diren arte lan nabarmenaren berri eman gabe. Haietako askok sari nagusienak lortu dituzte hainbat lehiaketetan eta beste argazki-ekimenetan.

IAE/AFIko bazkideen merituekin batera, gure Elkartean egiten dugu lan komuna ere azpimarratu behar da, haren bitartez esperientziak partekatu ahal direlako bazkideen artean, eta horrek laguntzen du gure argazki ezagutzak aberasteko teknika berriei dagokienez. Eta gainera, eta horixe da garrantzitsuena, harreman estu hori Argazkigintzatik harago doa, eta adiskidetasun harreman bilakatzen dira IAE/AFI den gizakien taldea osatzen dugunon artean.

IAE/AFI ELKARTEAREN ZUZENDARITZA BATZORDEAREN OSAERA

– Presidentea: Gerardo García

– Presidenteordea: Miguel Salaverría

– Idazkaria: Mikel Prado

– Diruzaina: Andrés Indurain

Bokalak: Luis Lainsa, José Antonio Santos, Jesús Hernández, Antonio Iglesias, Begoña Dárceles eta Tomás Bravo.

——————–

La Asociación Fotográfica Irunesa (AFI) – Irungo Argazki Elkartea (IAE) es una entidad cultural cuyo principal fin es el de fomentar el desarrollo de la Fotografía, y agrupar a los aficionados de Irún y su entorno. Actualmente, nuestro domicilio social se encuentra en la calle Izaga nº 7, bajo, de Irún.

Tenemos la satisfacción de haber sido distinguidos con el Premio Nacional de Fotografía, en el apartado de Asociaciones, que nos concedió la Confederación Española de Fotografía (CEF), en noviembre de 2011. Asimismo, exhibimos en nuestras vitrinas el trofeo que, hace unos años, nos otorgó la cadena de televisión local como Premio a la Mejor Entidad Cultural de Irún y comarca de Bidasoa-Txingudi, cuya elección se realizó por votación popular.

Si nos remontamos a nuestros orígenes, debemos recordar que la AFI nació a  finales de la década de los setenta, cuando un pequeño grupo de entusiastas iruneses tuvo la genial idea de fundar una sociedad que aglutinara a los aficionados a la Fotografía de la comarca. Un grupo que, poco a poco, fue creciendo y reuniendo a gentes de diferentes edades y condiciones sociales hasta llegar a lo que somos hoy en día.

Nuestra primera sede social estuvo en las antiguas Escuelas del Juncal, hoy Museo Oiasso, donde una de las aulas nos sirvió como lugar de reuniones, y un piso de los profesores lo usamos como laboratorio y estudio. Allí comenzamos a organizar concursos sociales, cursillos e, incluso, hicimos una breve incursión en el cine, impulsando un Festival de Cortos, el “Ikusi–Makusi”. Poco después, nos trasladamos a la calle Fueros nº 2, sótano, y desde febrero de 2011 ocupamos nuestra actual sede, cedida como las dos anteriores por el Ayuntamiento de Irún.

En cuanto a nuestras actividades, el Concurso Ciudad de Irún puede considerarse como nuestro buque insignia. Este Certamen, patrocinado por el Ayuntamiento de Irún, está reconocido entre los de mayor prestigio en su género. La codiciada “makila”, diseñada por el artesano irunés, Alberdi, es el trofeo para su Premio de Honor, el “Peio Urtxegi”, que lleva este nombre en memoria de nuestro querido y recordado socio. Además, con las fotografías seleccionadas realizamos una exposición en el Centro Cultural Amaia y, como resumen, editamos un catálogo que recoge las fotografías premiadas y todos los datos del Certamen.

También, organizamos el Concurso Popular, incluido en el programa de las Fiestas de San Marcial de Irún, así como el Rally Fotográfico Baztán-Bidasoa, que realizamos junto a la Cofradía del Salmón del Bidasoa y que constituye una jornada festiva donde convive el disfrute de la Fotografía con el de los placeres gastronómicos. Asimismo, colaboramos con las instituciones y diferentes entidades de nuestro entorno para asesorarles en la puesta en marcha de concursos y otras actividades relacionadas con la Fotografía. Además, mantenemos estrechas relaciones con las sociedades fotográficas de nuestro entorno, y pertenecemos a la Federación de Agrupaciones Fotográficas del País Vasco.

Otra de nuestras iniciativas es el Curso Básico de Fotografía Digital, con una duración de unas cuarenta horas, que ofrecemos anualmente a 40 participantes. Ésta es una de nuestras actividades más queridas, pues además de impartir conocimientos de la materia, nos permite transmitir a los cursillistas nuestra afición a la Fotografía. Incluso, cada año, varios de los alumnos se integran en nuestra Asociación,  por lo que en AFI consideramos al curso como “cantera” de nuevos socios.

Asimismo, organizamos asiduamente exposiciones fotográficas, en nuestro local y en las diferentes salas de la comarca, tanto de nuestros socios como de otros autores. Entre ellas, merece destacar la muestra que solemos presentar en el Centro Cultural Amaia, en colaboración con el Ayuntamiento de lrún, perteneciente a un fotógrafo de reconocido prestigio, cuya presencia física en la inauguración nos permite invitarle a impartir una charla o un taller de fotografía. También, realizamos varias exposiciones anuales en la Sala de la Caja Laboral.

En este momento, la AFI cuenta con unos 150 socios, y si si nos referimos a nuestra actividad interna, debemos resaltar que el lunes es la jornada elegida para nuestra reunión social. En ese día de la semana, entre las 19h30 y las 21h30, nos solemos congregar en nuestro local para hacer tertulias fotográficas, proyecciones, comentarios de fotos, talleres, conferencias…, o lo que surja, como es el caso de nuestras animadas celebraciones (Santo Tomás, Navidad, San Marcial, etc.).

Pero durante el resto de la semana también acuden los socios a nuestra sede, para hacer uso de las diferentes prestaciones puestas a su disposición, entre ellas, las herramientas informáticas, la biblioteca o el estudio, y para desarrollar diversas iniciativas, como talleres digitales, reuniones diversas y otros eventos de carácter extraordinario.

También, las salidas fotográficas en grupo forman parte de las actividades que se realizan asiduamente en AFI. Además de las diferentes “quedadas” entre socios (nocturnas, mañaneras, etc.), organizamos, al menos una vez al año, una excursión social de fin de semana para conocer otros parajes y hacer fotos en grupo.

Para difundir todo lo relativo a la vida social de AFI, contamos con nuestro boletín trimestral, que publicamos tanto en formato papel, como a través de nuestra web: www.afi-iae.com. Esta página aglutina, además, una variada información interna y externa, de interés social y fotográfico, tanto destinada a nuestros socios como para cualquier persona interesada en conocer esa actividad.

No podíamos finalizar estas líneas sin hacernos eco del notable trabajo artístico que vienen realizando nuestros socios, muchos de los cuales han sido reconocidos con los más importantes premios en diferentes certámenes y otros eventos fotográficos.

Junto a los méritos individuales de los miembros de AFI, también hay que destacar el trabajo colectivo que, habitualmente, realizamos en nuestra Asociación, y que favorece el poder compartir experiencias entre los socios, hecho que contribuye a enriquecer nuestros conocimientos fotográficos, en especial, en cuanto a las nuevas técnicas se refiere. Además, y lo que es más importante, esa estrecha relación trasciende, a menudo, más allá de la Fotografía, hasta consolidarse en verdaderos lazos de amistad entre quienes integramos este grupo humano que es la AFI.

COMPOSICION DE LA JUNTA DIRECTIVA DE AFI

– Presidente: Gerardo García

– Vicepresidente: Miguel Salaverría

– Secretario: Mikel Prado

– Tesorero: Andrés Indurain

– Vocales: Luis Lainsa, José Antonio Santos, Jesús Hernández, Antonio Iglesias, Begoña Dárceles y Tomás Bravo.

——————–